Haitin berriz zenbatuko dituzte bozketako lehen itzuliko bozak

Martelly lehiatik kanpo gelditu dela jakin ostean, protestak hasi dira hiriburuan eta hainbat hiritan; lau lagun hil dira

Erredakzioa
2010eko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Michel Martelly Sweet Micky kantariak gora eta gora egin zuen inkestetan presidentetzarako hauteskundeetako lehen itzuliko boz egunera arte, eta bigarren itzulira igaroko zela zirudienean, emaitzak etorri dira, eta inork ez du sinesten benetakoak direnik, ez Haitin, ezta nazioartean ere, eta horrek Gobernuaren beraren erreakzioa eragin du, botoak berriz zenbatuko dituela esateraino.

Jude Celestin hautagai ofizialistaren aldekoak izan dira emaitzak, Rene Preval presidentearen alderdikide eta suhiaren aldekoak -Martelly kanpoan gelditu da-. Emaitzak jakinda, hauteskundeen aurretik zegoen tentsioa areagotu egin da, eta lau lagun hil dira liskarretan. Rene Preval presidenteak lasaitzeko eskatu du, eta Haitiko Hauteskunde Batzordeak emaitzak berraztertuko dituela agindudu.

Presidentetzarako hautagaitzarako hiru alderdi bozkatuen ordezkariekin sortuko du Hauteskunde Batzordeak emaitzak aztertzeko taldea, Celestin, Martelly eta Mirlande Manigat oposizioko hautagaiaren aldeko kideekin -Manigat zen faborito-, eta, horiez gainera, behatzaile nazional eta nazioartekoak ere ekarriko ditu taldera, hauteskundeen aurretik ere alde guztietatik salatu baitzuten iruzur susmoak zeudela. Abenduaren 20a baino lehen aztertuko dituzte emaitzok, datorren urtarrilaren 16an bigarren itzulia egin ahal izate-ko.

Prevalek gogorarazi du bide bat dagoela emaitzei helegitea aurkezteko, baina ez dela kalean manifestazioen bidez egin behar. «Hori ez da demokrazia». Politikariei eta haien jarraitzaileei ere gauza bera gogorarazi die, eta ziurtatu du «irregulartasunak aztertzeko ahal den guztia» egingo duela. Hala ere, ez du onartu iruzurra egon dela.

Manifestariak gehienak Martellyren aldekoak izan dira, eta emaitzek botoen %21,84 ematen dizkiote. Manigati, %31,37, eta Celestini, berriz, %22,8.

Emaitza kontraesankorrak

Beste emaitza bat eman zuen Behatzaileen Batzorde Nazionalak. Orotara, 5.500 analista jarri zituzten 1.600 bozkalekuetako botoak ikuskatzeko, eta bigarren itzulirako Martelly eta Manigat jarri zituzten. Lehen itzuliko datuak jakin bezain laster, Port-au-Princen AEBek duten enbaxadak ohar bat bidali zuten «kezka» agertuz irabazleen inguruan, «kontraesankorrak» zirela esanez, Behatzaileen Batzordeak eman zituen datuak kontuan hartuta.

Hori pentsatu zuten herritar asko, eta liskarrak eragin zituzten Port-au-Prince hiriburuan eta gainerako hirietan. Martellyren jarraitzaileek pentsatzen dute Prevalek boterean jarraitu nahi duela nazioartetik iritsiko den dirutza kudeatzeko. Nazio Batuen Erakundeak dagoeneko eman ditu laguntzen datuak, eta Haitira joango da diru gehien.

Haitiarrek espero dute nazioarteak agindutako laguntzaren gutxienez %60 kudeatzeko gaitasun nahikoa duen gobernu bat sortzea, baita nazioarteak ere, baina Prevalek ohartarazi du Haitin gertatzen dena haitiarrek konpondu behar dutela, eta ez sartzekojarduera politikoan.

Presidentearen ordezkoa aukeratzeko, koleraz eta indarkeriaz hitz egitea hauteskunde programaz hitz egitea baino ohikoagoa izan da kontinenteko herri pobreenean, eta hauteskundeak izan eta berehala iruzurra gertatu zela salatu zuten hemezortzi hautagaietatik hamabik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.