munDUA

Haitin dagoeneko 300 lagun pasa hil dira koleragatik

Beste 4.722 pertsona kutsatuta daude. Ur eta elikagai zikinen bidez kutsatzen den gaixotasuna da.

2010eko urriaren 28a
18:34
Entzun
Haitin zabaldutako kolera izurritearen ondorioz dagoeneko 300 lagun baino gehiago hil dira eta beste 4.722 pertsona kutsatuta daude. Nazio Batuen Erakundeak eman ditu datuok gaur, Haitiko Osasun Ministerioaren iturria aipatuta. Ur eta elikagai zikinen bidez kutsatzen den gaixotasuna da.

Artibone eskualdean izan da hildako gehien, Haiti erdialdean. Han piztu zen izurritea. Nazio Batuen Giza Laguntza Gaietarako Bulegoak astelehenean jakinarazi zuen bost kolera kasu antzeman zituztela Port-au-Prince hiriburuan, eta berri horrek alerta gorrian jarri ditu han lanean ari diren giza laguntza alorreko gobernuz kanpoko erakundeak.

Izan ere, haien beldurra da kolera izurritea azkar eta erraz heda daitekeela Port-au-Princen, bereziki iragan urtarrilean gertatu zen lurrikara itzelak eragindako 1,3 milioi herritar kaltetuen behin-behineko aterpe guneetan. Kanpaleku horietanoraindik ere osasun baldintzak oso txarrak dira, eta horrek kolera hedatzea erraztuko luke.

Haitin azken kolera kasuak duela ehun urte atzeman zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.