mundua

Haitin emakumeen aurkako indarkeria handitu egin dela salatu du Amnesty Internationalek

Ia egunero daude bortxaketak, eta iazko lurrikararen ondorengo 150 egunetan 250 bortxaketa salatu ziren kanpalekuetan.

2011ko urtarrilaren 7a
21:42
Entzun
Haitiko behin-behineko kanpalekuetan bizi diren emakumeek bortxaketak izateko gero eta arrisku handiagoa dutela salatu du AI Amnesty International erakundeak. Urte bat bete da 230.000 hildako eta 300.000 zauritu eragin zituen lurrikara jazo zenetik, eta ia egunero bortxaketak izaten direla salatu dute.

Lurrikara osteko lehen bost hilabeteetan 250 bortxaketa salatu zituzten Haitiko hainbat kanpalekutan.

"Indarkeria sexualaren amaiera lortzeko, gobernu berriak emakumeen eta nesken babesa bermatu behar du", nabarmendu du AIk.

Bortxaketen 50 biktimaren testigantza gordina bildu du AIk, argitaratu berri duen ikerketa batean:

"Gizon bat nire atzetik sartu zen, eta atea ireki zuen. Eskuarekin heldu zidan, eta eskatu zidana bete nuen [...]. Jo egin ninduen. Ukabilka hasi zen. Mutila ez dut ezagutzen, eta ez nintzen Poliziarengana joan, ez luke ezertarako balioko. Uneoro triste nago [...]. Beldur naiz berriro gertatuko den". Machou, 14 urte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.