Haize bortitza Atenastik 20 kilometro ingurura dagoen sutea kontrolpean izatea zailtzen ari da. Sugarren ondorioz, hiriburuaren inguruan bizi diren 20.000 lagun haien etxeetatik atera behar izan dituzte. Atenastik 60 kilometrotara dagoen sutea ere bizirik dago oraindik eta Porto Germenoko herritarrei euren etxeak uzteko eskatu diete suhiltzaileek.
Haize bolada horiek hegazkinak aireratzea ezinezko egin du, hori dela eta suhiltzaile eta soldaduak bakarrik daude itzaltze lanetan. Nazioarteko laguntza jaso du Greziak.
Atenastik 50 kilometrora dagoen Atika eskualdean larrialdi egoera ezarri zuten larunbatean, izan ere, 12.000 hektarea erre dira.
munDUA
Haizea zailtzen ari da Atenastik gertu dagoen sua itzaltzeko lana
Sutearen ondorioz, 20.000 lagun haien etxeetatik atera behar izan dituzte. Atika eskualdean larrialdi egoera ezarri dute, jada 12.000 hektarea erre baitira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu