Diputatu bat, bi polizia eta ustezko bederatzi taliban hil dira gaur Afganistanen, ekintzaileek Gobernuaren eraikinen aurka egindako erasoetan. Nimroz eskualdean egin dituzte ekintzak, Zaranj hiriburuan, Afganistan hego-mendebaldean. Beste hamar lagun zauritu egin dira -poliziak eta zibilak-.
Han 10:50ak zirela hasi dira erasoak, eta bi ordura amaitu. Iturri ofizialen arabera, ekintzaile batzuk Poliziak hil ditu, eta beste batzuk eurei lehergailuek eztanda egitean zendu dira.
munDUA
Hamabi lagun hil dira Afganistanen, Gobernuaren eraikinen aurkako erasoetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu