mundUA

Hamabi lagun hil dira Iraken izandako bi atentatutan

Hildako kopuruak gora egin dezake, zauritutako asko larri daudelako.

2009ko abuztuaren 29a
12:28
Entzun
Gutxienez hamabi lagun hil dira gaur Iraken izandako bi atentatutan. Bagdadeko iparraldean jazo dira leherketak eta hildakoez gain, 50 lagun inguru zauritu dira.

Lehenengo erasoan Tikriteko polizia etxe baten aurkakoa izan da. Hiru polizia eta sei zibil hil dira erasoan. Kalte materialak handiak dira.

Mosulgo merkatu batean gertatu da bigarren erasoa. Jendez beteta zegoenean, hain zuzen ere. Gutxienez hiru lagun zendu dira, eta 40 lagun inguru zauritu -gehienak haurrak eta emakumeak-. Hildako kopuruak gora egin dezake, zauritu asko larri daude eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.