Afganistan mendebaldean Irango bederatzi langile eta Afganistango bertako hiru bahitu dituzte. Fara probintzian izan da bahiketa, Pusht e Koh barrutian, eta behargin denak eraikuntza enpresa batekoak dira. Bi herrialdeak lotuko dituen errepide bat eraikitzen ari dira.
Mohamad Younis Rasoli probintziko gobernadore-ordeak esan duenez, Irango langileak ingeniariak dira.
Beste iturri baten arabera, bahitutakoak hamabost dira: Irango hamahiru eta Afganistango bi.