Errepide bat egiteko lanean ari ziren hamabi behargin hil dituzte Ameriketako Estatu Batueako (AEB) soldaduek Afganistanen, astelehen iluntzean ipar-ekialdean egindako bonbardaketan. Nuristan aldean egin zuten erasoa, eta gaur jakin da albistea. Afganistandarrak dira hamabi hildakoak.
Tamim Nuristani Gobernuaren Nuristango ordezkariak esan du soldadu haiek "okerreko informazioa" jaso ostean egin zutela erasoa. Bonbardaketaren unean langileak ez zeuden beharrean, kanpin-dendetan lo baizik. Beste hainbat lagun ere zauritu dituzte estatubatuarrek.
Mundua
Hamabi langile hil dituzte AEBek Afganistanen
"Okerreko informazioa" jaso ostean egin dute soldaduek bonbardaketa. Beharginak lo zeuden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu