AEB
Hamabi meatzari hil dira AEBetan
AEBetako Mendebaldeko Virginia estatuan hamaika meatzari hil dira, hain zuen ere, meategian lanean ari zirela gertatutako eztanda baten ondorioz. Haien senideek salatu dutenez, hasieran onik atera zirela iragarri zuen Joe Manchin Virginiako gobernadoreak. Guztira hamabi meatzari harrapatu zituen leherketak, eta haietatik bakar bat atera dute bizirik. Gainerakoen gorpuek lurpean harrapatuta jarraitzen dute.
Gobernadoreak esandakoa gezurtatuz, meategiko nagusien bidez jakin dute senitartekoek meatzari bakar bat erreskatatu ahal izan dutela bizirik astelehenean leherketa gertatu zen lekutik, eta gainerakoak hilotz daudela, lurpean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu