mundua

Hamabi militar hil dira Errusian hegazkin istripu baten ondorioz

Guztiak pilotuak zirela baieztatu du Errusiako Fiskaltzak. Atzo 21:30ean galdu zuten hegazkina radarrean, eta gaur goizean aurkitu dituzte hondakinak.

2010eko abenduaren 29a
14:03
Entzun
Hegazkin batek Errusian izan duen istripuaren ondorioz, hamabi militar hil dira bart gauean. Hegazkinean zihoazen guztiak, eta ez da inor bizirik atera. Errusiako Fiskaltzak baieztatu duenaren arabera, hildakoak pilotuak ziren, bi eskifaiatako kideak.

AN-22 hegazkin batean zihoazela izan dute istripua, Moskutik 370 bat kilometro hegoaldera. Oraindik ez dute istripuaren nondik norakoaren azalpenik eman, baina Voronezh (Errusia) herritik abiatu zen atzo, Tver-era joateko (Errusia). Radarrek haren arrastoa 21:30ean galdu zutela jakinarazi du Errusiako Defentsa Ministerioak. Gaur goizaldean aurkitu dituzte ibilgailuaren hondakinak, Krasni Oktiabr (Errusia) herrixka inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.