Hamabi pisuko etxebizitza eraikin bat goitik behera erori da Alexandrian (Egipto), eta gutxienez, bost lagun hil dira. Beste hainbat hondakinen artean daudela agertu dute polizia iturriek, eta, azkenean, hildakoak dozenaka izan daitezkeela ohartarazi. Hala ere, dineko emakume bat bizirik ateratzea lortu dute.
Oraindik argitzeke dago zer dela eta erori den eraikina. 1978an eraikitakoa zen, eta hasieran zazpi pisu bazituen ere, beste bost gehitu dizkiote azken urteetan. Alexandriazko luxuzko etxeen auzo batean zegoen eraikina.
Ezbeharra
Hamabi pisuko eraikin bat erori da Alexandrian, eta gutxienez bost lagun hil dira
Hala ere, desagertuak asko dira, eta hildakoak dozenaka izan daitezkeela ohartarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu