Afrikatik Espainia hegoaldera zihoazen hamabost etorkin hil egin dira Almeriako (Espainia) kostan, bart jakin denez. Haietatik hamalau, itsasoan zirela zendu ziren eta beste bat osasun zerbitzuek ontzitik Almeriako portura zeramatela. Hildakoen artean, urtebete eta lau urte arteko bederatzi haur daude. Ume bakarra geratu da bizirik.
Ontziak duela bost egun egun irten zuen Afrikako iparraldetik, 48 lagunekin, eta ontziaren motorra izorratu egin zen itsasoan zeudela. Ondoren, 48 lagun haietatik hamalau hil egin ziren eta horien gorpuak itsasora bota zituzten. Guardia Zibilak atzo gauean erreskatatu zuen ontzia.
Espainiako hegoaldeko kostan bertan uztailaren 7an hamalau etorkin desagertu egin ziren, ontzia iraultzean. Motrilgo (Granada) kosta parean izan zen ezbeharra, eta 23 etorkinek onik irten zuten.
Mundua
Hamabost etorkin hil dira Espainia hegoaldeko kostan, haien artean bederatzi haur
Almeria aldera zihoan 48 laguneko ontzia eta motorra matxuratu zitzaion. Hamalau hildako itsasora bota zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu