Mundua

Hamabost lagun hil dituzte Pakistanen atentatuan

Lau suziri bota dituzte Bannu hirira, eta etxeak, mezkita bat, hotel bat eta denda bat jo ditu.

2007ko uztailaren 25a
11:48
Entzun
Bannu (Pakistan) hirira lau suziri bota dituzte eta, ondorioz, gutxienez hamabost lagun hil eta 35 zauritu dituzte, polizia iturriek esan dutenez. Lehergailuak atzo gauean bota zituzten, eta etxeak, mezkita bat, hotel bat eta denda bat jo zituen. Hildakoen artean bost polizia daude.

Oraindik ez dute jakinarazi zein izan den atentatuaren egilea.

Pakistanen ipar-mendebaldean dago Bannu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.