ERRESUMA BATUA 

Hamabost urteko kartzela zigorra ezarri diete bost neonaziri, arrazakeriagatik

Erredakzioa
2005eko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Arrazaren Boluntarioen Indarra (RVF) erakundeko 20 eta 30 urteko bost kideri hamabost urteko kartzela zigorra ezarri zien atzo Londresko epaitegi batek, arrazakeria bultzatzeagatik. Bost gazteek Stormer izeneko aldizkari bat argitaratzen zuten. Haren bidez, «neguko gau hotzei aurre egiteko, juduei su ematera» animatzen zituzten irakurleak.

Material arrazista sortu eta banatzea leporatuta kartzelatu zituzten bostak. Beste gazte bati, berriz, bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten, arrazakeriara bultzatzen zuten afixak edukitzeagatik. Aldizkarietako batean David Copelanden hilketak goraipatzen zituzten. Copelandi bizi osorako kartzela ezarri zioten, gutxiengo etnikoen eta homosexualen aurkako bonba erasoak egiteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.