Immigrazioa

Hamahiru etorkinen gorpuak zeramatzan ontzi bat aurkitu dute Libiatik gertu

Orotara, 522 lagun zihoazen ontzian. Ia 2.000 pertsona hil dira Europara bidean, urte hasieratik hona.

Apirilean Mediterraneoko uretan 700 lagun desagertu ziren eta 28 lagun erreskatatu zituzten bizirik. OPIELOK OFFSHORE CARRIERS, EFE
2015eko uztailaren 28a
08:30
Entzun

Italiako kostazainek 500dik gora etorkin zeramatzan ontzi bat atzeman dute Libiako kostaldetik gertu. Itsasontzian, hamahiru etorkinen gorpuak ere aurkitu dituzte. Bizirik atera diren lagunak Italiako portu batera eramango dituzte kostazainek datozen orduetan.

Urtea hasi zenetik 150.000 etorkin inguru erreskatatu dituzte Mediterraneoan, gehienak Italia eta Greziako kostaldean eta 1.900 lagun baino gehiago hil dira Europara bidean.

Zifrak adina pertsona

Mediterraneoak irentsen dituen etorkinen kopuruak ez dauka etenik. Urte hasieratik hona, ia 2.000 pertsona hil dira, Europara iritsi nahian. Afrikatik Europarako bidean gertatutako ezbehar larrienetakoa gertatu zen apirilean; 700 lagun baino gehiago desagertu ziren Lampedusako kostatik 200 kilometrora izandako ezbeharrean. "Dirua egiten duten mafiei" egotzi zien gertatutakoaren ardura Matteo Renzi Italiako lehen ministroak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.