"Sarraski bat deskubritu dugu Homsen, Deir Baalba auzoan. Begira musulmanok, begira arabiarrok", dio Siriako ekintzaile batek bideo batean, aurrean hamahiru gorpu dituela, denak ere eskuak bizkarrera lotuta eta buruan tiroak dituztela. Haietako batzuek begiak estalita dituzte. Siriako erregimenari egotzi dizkiote hilketak.
"Batzuek tortura zantzuak dauzkate. Beraz, baliteke aurretik atxilotuta izatea", esan du Saleem Qabbani Siriako tokian tokiko koordinazio batzordeko kideak.
Hildako guztiak gizonezkoak dira, gazteak. Oraingoz, ez dituzte identifikatu. Qabbaniren arabera, litekeena da auzokoak bertakoak. "Izan ere, Deir Baalba oso leku txiroa da eta gizon hauek ez dute arropa askorik".
Siriako oposizioak jakinarazi duenez, gobernuaren soldaduek gaur 89 lagun hil dituzte.