MUNDUA
Hamahiru pertsona hil dituzte Mexikon birgaitze zentro batean
Arma asko zituen talde bat eraikinean sartu eta tiroz egin du barruan zeudenen aurka.
Mexiko iparraldean, Tijuanan, hamahiru pertsona hil dira gaur goizaldean birgaitze zentro batean. Albiste agentzien lehen informazioen arabera, arma asko zituen talde bat eraikin barrura sartu da, eta tiroz egin zuen barruan zeudenen aurka. El Camino du izena birgaitze zentroak, eta droga menpekotasuna sendatzeko erabiltzen da. Orain dela bi egun Ciudad Juarezen beste hamalau pertsona hil ziren modu berean, gehienak gazteak, festa batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu