Irakeko auzia

Hamaika lagun hil dituzte Bagdaden Jordaniak duen enbaxadaren aurrean izandako leherketan

Hamaika lagun hil eta beste 57 zauritu dituzte Bagdaden Jordaniak duen enbaxadaren aurrean izan den leherketan. Zaurituen artean Omar al-Shiyab Jordaniako enbaxadaren idazkaria dagoela zabaldu dute berri agentziek. Lekukoen arabera, leherketa "handia" izan da eta litekeena da auto-bonba bat izatea. Inguruan zeuden beste hiru auto ere guztiz kiskalita gelditu dira eta enbaxadako horma bat ere txiki-txiki eginda gelditu zen.

2003ko abuztuaren 7a
14:02
Entzun
AEBtako armada leherketa gertatu den ingurura hurbildu da, baina Irakeko poliziaren esku gelditu dira leherketaren ondorengo lanak.

Hamarnaka irakiar enbaxadaren aurrean elkartu da eta hatxemien erreinuaren aurkako oihuak bota dituzte. Horietako batzuk enbaxadaren barrura sartu dira, eta Abdala II erregearen argazkiak hautsi eta Jordaniako bandera erre dute.

Abdala II Jordaniako erregeak Ragada eta Rana Hussein, Saddan Hussein alabak, lurralde horretan hartzeko erabakia hartu eta astebetera gertatu da leherketa.

Bi soldadu estatubatuar hilik

Ameriketako Estatu Batuetako bi soldadu hil dituzte Bagdadeko Al-Rashid auzoan izandako tiroketa batean. Beste soldadu estatubatuar bat eta interprete irakiar bat ere zauritu dituzte.

Gaur izandako tiroketan hildakoekin, 55 dira Irakeko gerra bukatu zenetik, maiatzaren 1etik, hil dituzten soldadu estatubatuarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.