Bagdadeko atentatua 09:40 inguruan gertatu da (07:40 Euskal Herrian): Bagdad ekialdeko auzo batean, ekintzaile suizida bateko gorputzera lotutako lehergaia eztandarazi du Gobernuak ematen dituen dirulaguntza batzuek jasotzeko zain banketxe baten atarian bilduta zegoen jende ilararen aurka. Gutxienez sei pertsona hil ditu leherketak, eta beste 30 bat zauritu.
Bakuban, Bagdadetik 60 kilometro ipar-ekialdera, berriz, bost gizonezko —senideak euren artean— hil dituzte tiroka. Iraultsa Islamikorako Kontseilu Nagusiko kideak ziren bostak; hau da, erakunde xiita nagusikoak.
Horrez gain, Iskandarijan, Bagdadetik 50 bat kilometro hegoaldera, lurreko mina batek bi polizia harrapatu eta hil ditu, eta beste bat zauritu.
Azkenik, Bagdadeko Sadr City auzoan argindar zentral baten zaintzaz arduratzen den polizia hil dute tiroka.
Mundua
Hamalau lagun hil dira Iraken, hainbat erasotan
Bortitz hasi da eguna Iraken: hainbat eraso eta borrokaldi izan dira, eta gutxienez, 14 lagun hil dira, eta zaurituak hogeitamarretik gora dira. Bagdad hiriburuan ekintzaile suizida batek gorputzera itsasitako bonba leherrarazi du, eta gutxienez, sei lagun hil ditu. Bakuban, berriz, talde xiita bateko bost militante hil dituzte tiroka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu