Gutxienez hamalau lagun hil dituzte Somalian, Muqdisho hiriburuko jatetxe batean egindako atentatu suizidan, Somaliako armadak jakinarazi duenez. Bi ekintzailek soinean zituzten lehergailuak eztandarazi dituzte. Hildakoen artean hango bi kazetari daude.
Beste hamabosten bat lagun zaurituta dira.
Antzoki Nazionalaren aurreko jatetxe batean izan da erasoa: Village Cafe-n.