Poliziaren Zuzendaritza Nagusiaren egoitzaren atarian lehertu den bonba-autoa, eraikinaren aurreko aparkalekuan zegoen lekukoek eman duten informazioaren arabera. Irakeko Barne Ministerioa leku horretatik oso hurbil dago.
Eztanda entzun eta berehala, Poliziaren eta suhiltzaileen ibilgailu ugari hurbildu dira atentatua gertatu den lekura. Halaber, Poliziak eta soldadu estatubatuarrek guztiz hesitu dute ingurua.
Bestalde, soldadu estatubatuarren aurkako erasoek ez dute etenik. Atzo gauean, AEBetako Armadako ibilgailu batek errepidean ezkutatuta zegoen lehergailu bat zapaldu zuen Bagdad inguratzen duen errepideetako batean, eta leherketaren ondorioz, bi soldadu estatubatuar hil ziren eta beste bat zauritu zen.
Halaber, Irakeko behin-behineko Gobernua eratu zuten atzo, AEBek gidatuta.
Iraken inbasioaren ondorena
Hamalau lagun zauritu ditu Bagdaden, Poliziaren Zuzendaritza Nagusiaren atarian, lehertu den bonba-autoak
Bonba-auto bat eztandarazi dute Bagdaden, Poliziaren Zuzendaritza Nagusiaren egoitzaren atarian. Erietxeetako iturriek azaldu dutenez, hamalau lagun zauritu ditu leherketak, eta haietako zenbait oso larri daude. Lekukoen arabera, eztanda oso handia izan da. AEBek ezarritako Irakeko poliziburu Hassan Aliren bulegoak eraikin horretan daude, baina bera ez zegoen han atentatua gertatu denean. Bestalde, beste bi soldadu estatubatuar hil ziren atzo, Bagdaden bertan, eraso baten ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu