Afrikako Batasuneko soldaduen aurkako atentatu suizida egin dute gaur Somalian, Muqdisho hiriburuan, eta hamabost lagun hil dituzte ekintzaren ondorioz: hamalau zibil eta polizia bat. Hamalau zibilak autobus batean zihoazen, hiriko alkateak jakinarazi duenez.
Egilea ere zendu da. Bonba-auto bat eztandarazi du, Somaliako Poliziak esan duenez, eta hura atzerritarra dela. Atentatuaren ostean, Afrikako Batasuneko soldaduek tiroz erantzun dute.
Oraindik inork ez du hartu bere gain erasoa.
2006ko abenduan, Somaliako trantsizio gobernuak hala aginduta, Etiopiako armada han sartu zen, herrialdeko hegoaldea hartua zuten indarren aurka egin ahal izateko asmoz. Harrezkero ugari izan dira atentatu suizidak eta ehunka lagun hil dituzte.
MunDUA
Hamalau zibil eta polizia bat hil dituzte Somalian, atentatu suizidan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu