Mundua

Hamalau zibil hil dituzte Iraken atentatu batean

2007ko azaroaren 29a
18:15
Entzun
Diyala (Irak) lurraldean Al Jales hirian morteiruz atentatua egin dute gaur eta, ondorioz, hamalau zibil hil egin dira. Beste 28 lagun zaurituta daude; haien artean, polizia batzuk.

Erasoak sei etxebizitza suntsitu ditu, eta lagun batzuk larri zaurituta daude.

Suniak eta xiitak bizi dira Diyalan. Hango hiriburutik (Bakuba) hamabost kilometrora dago Al Jales.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.