Hamar etorkin hil dira Kanaria uharteetan, txalupa hondoratuta
Europara heldu nahi zuten etorkinez betetako txalupa bat hondoratua egin da Kanaria Handia uharteko itsasertzean, haitzez betetako inguru batean. Ondorioz, txalupan zihoazen 18 lagunetatik 10 hil egin dira. Beste sei lehorrean atzeman ditu Guardia Zibilak, eta ez dakite falta diren biak itsasoan galdu diren edo lehorrean dabiltzan. Atzeman dituzten 6 etorkinak erietxeetara eraman dituzte, hipotermiak eta hipogluzemiak jota. Guardia Zibileko iturrien arabera, Magrebekoak dira guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu