Irak

Hamar lagun hil dituzte Bagdaden bonba-autoz

Hildakoen artean zibilak eta poliziak daude. Atentatu suizida izan da.

2007ko irailaren 15a
19:24
Entzun
Bonba-autoz atentatu suizida egin dute gaur arratsaldean Irakeko hiriburuan, Bagdaden, eta hamar lagun hil dituzte. Hildakoen artean zibilak eta poliziak daude, baina ez dute haiez bestelako berririk eman. Beste 25 pertsona zauritu egin dira.

Iturri ofizialek esan dutenez, Poliziaren kontrol postu baten lehertarazi du erasoaren egileak bonba.

Irak iparraldean, Biyin, beste atentatu suizida bat egin zuten atzo, bonba-kamioi bidez, eta 11 lagun hil zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.