Hamar lagun hil eta 27 zauritu dituzte bart Myanmarren, umezurztegi batean bonba bat lehertuta. Herrialdeko iparraldean izan da erasoa, Myitkinan: moto batean zihoazen bi pertsonek barruan bonba bat zegoen pakete bat bota dute umezurztegira.
Eztandaren ondoren hiru eraikinek su hartu dute; tartean, umezurztegiak. 30 lagun bizi ziren bertan: umezurtzak, ume errefuxiatuak eta arte martzialen eskola bateko ikasleak —umezurztegiaren eskola da—.
Geroago beste bi eztanda izan dira hiri berean, baina ez da biktimarik egon.