Hamar lagun hil dituzte Somalian, tiroketa batean
MUQDISHO. Nazioarteak bidalitako elikagaiak zeramatzan kamioi batetik lapurtzen hasi dira hainbat soldadu eta zibil Somaliako hiriburuan, eta tiroketa izan da; hamar lagun hil dira. Lapurrek 300 tona elikagai eramatea lortu dute. Somaliako beste hiru gunetan gosete egoera dutela erabaki du aste honetan NBEk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu