Gutxienez, hamar lagun arin zauritu dituzte gaur Istanbulen, Poliziaren autobus baten kontra bonba bat lehertuta. Huseyin Çapkin hiriko poliziaburuak esan du moto batean jarrita zegoela lehergailua, eta autobusa pasatzean lehertu dutela. Istanbul erdialdeko auzo batean izan da atentatua.
21 polizia zihoazen ibilgailuan. Erietxe batera eraman dituzte zaurituak.
Oraingoz, inork ez du hartu bere gain erasoa.