ISAFeko militar frantziarren kontra segada handia egin dute bart Kabulgo probintzian: hamar soldadu hil dituzte eta 21 dira zaurituak. ISAFeko iturrien arabera, ehun bat talibanek parte hartu dute militar frantziarren kontrako segadan, eta eurek ere gogor erantzun diete. Hain zuzen ere, ekintza lasterreko unitateen eta aire indarren laguntza jaso dute, eta "erreboltari asko" hil dlituztela azpimarratu du ISAFek. Bart gertatu datalibanen segada, baina gaur goizean borrokan segitzen zuten oraindik.
Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak iragarri du gaur bertan joango dela Afganistanera, soldadu frantziarrei babesa eta elkartasuna adieraztera.
Baina ez da frantziarren kontrakoa izan azken orduetan talibanek egin duten eraso bakarra. Aitzitik, ISAFeko indar estatubatuarren kontrako erasoa egin dute Jost probintzian. NATOko iturrien arabera, basetik kilometro ingurura lortu dute soldadu estatubatuarrek erasoa geraraztea. Aldiz, talibanek zabaldu dutenez, beren ekintzaileetatik hamabostek basera sartzea lortu dute.
Mundua
Hamar militar frantziar hil dituzte Afganistanen, talibanen segada batean
Urte hasieratik NATOren ISAF Segurtasun Laguntzarako Nazioarteko Indarretako kideen artean heriotza gehien eragin duen erasoa da. Segadaren ondorioz, ISAFeko kideen eta talibanen artean borrokak lehertu dira, eta "erreboltari asko" hil dituztela dio NATOk. Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea gaur bertan joango da Afganistanera. Soldadu frantziarrei ez ezik, AEBetako base militar bati ere eraso diote gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu