2012ko apirilaren 22a
00:00
François Hollande (PS)
François Hollande (Ruan, 1954) Parisko Neully-sur-Seinen gune aberatsean hazi zen. Aita eskuin muturreko medikua eta ama gizarte langile ezkertiarra zituen. Zuzenbidean lizentziatu zen eta Merkataritza eskolan, Politika ikasketen institutuan eta Administrazioaren Eskolan aritu zen. Segolene Royalekin bizi izan zen 30 urte, eta lau ume izan zituzten.
Nicolas Sarkozy (UMP)
Nicolas Sarkozy (Paris, 1955) Neuilly-sur-Seineko zinegotzi izan zen 23 urterekin, eta 28tik 47ra hango alkate. Abokatua da, Finantza ministro bi aldiz, bozeramaile eta Barne ministro izan zen hainbat gobernutan presidente aurretik. 2007an botoen %53 jaso zituen. Cecilia Ciganerrekin hiru ume dauzka, eta Carla Bruni egungo emaztearekin, bat.
Marine Le Pen (FN)
Marine Le Penek (Paris, 1968) aita Jean-Marie Le Pen ordezkatu zuen iaz Fronte Nazionala eskuin muturreko alderdiaren zuzendaritzan. 2004tik eurodiputatua da, eta haren aldarrikapenak, besteak beste, immigranteei mugak ixtea, eurogunetik ateratzea eta heriotz zigorra ezartzea dira. Hiru ume dauzka, eta Louis Aliot du bikotekide, FRko presidenteordea.
Jean-Luc Melenchon (PG)
Jean-Luc Melenchon (Tanger, 1951) filosofia lizentziaduna, PS Alderdi Sozialistaren senatari gazteena izan zen, eta Lionel Jospinen gobernuan Hezkuntza Profesionaleko ministro. 2005ean PSrekin ezberdintasunak erakusten hasi zen, Europako Konstituzioaren kontrako kanpaina egin ostean; 2008an alderdia utzi zuen PG Ezkerraren Alderdia sortzeko.
F. Bayrou(MoDem)
Eva Joly (Berdeak)
N. Dupont-Aignan (DR)
Philippe Poulou (NPA)
Nathalie Arthaud (LO)
Jaques Cheminade (SP)