Yemengo atentatuak

Hamar susmagarriren izen eta argazkiak plazaratu ditu Yemengo armadak

Heuskal herritarren heriotza eragin zuen atentatu suizidarekin zerikusia izatea leporatzen diete.

2007ko abuztuaren 2a
12:02
Entzun
Joan den uztailaren 2an turista talde baten kontra egindako atentatu suizidarekin zerikusia izatea leporatzen dieten hamar lagunen izen eta argazkiak zabaldu ditu Yemengo armadak. Hamaika lagun hil ziren atentatu hartan, hiru euskal herritarrak: Maddi Alvarez eta Mikel Essery zarauztarrak eta Maria Anjeles Bitorika Amurriokoa. Hoirez gain, beste lau turista katalan, espainiar bat, bi gidari yemendar eta suizida bera hil ziren. Yemengo Gobernuak Al Kaedari egotzi zion erasoa.

Esan bezala, atentatuarekin zerikusi zuzena izatea egozten dieten hamar lagunen izen eta argazkiak zabaldu ditu orain Yemengo armadak, besteak beste, ustez ekintza suizida galuzatu zuen Abdu Mohamad Sad Ahmad Rehekarena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.