Biescaseko honamendia

Hamar urte beranduago, kaltetutako lagunek ez dute oraindik kalte-ordainik jaso

Biescasko (Aragoi, Espainia) Las Nieves kanpinaren hondamendian kaltetuko lagunei dagokien kalte-ordaina berehala ordain dezatela exijitu die CHA Chunta Aragonesistak erakunde publikoei. Duela 10 urte izandako hondamendian 87 pertsona hil eta beste 200 zauritu ziren. Guztira, 11,2 milioi euro ordaindu behar dizkie Espainiako Ingurumen Ministerioak eta Aragoiko Gobernuak kaltetuei.

2006ko abuztuaren 7a
19:20
Entzun
Ohar baten bitartez CHAk Las Nieves kanpinean izandako ezbeharra gogoaraziz,salatu egin du oraindik ez dizkietela kaltetuei kalte-ordainak ordaindu. “10 urte asko dira eta familiek ez dute kalte-ordainik jaso. Ordua da jada kaltetuen eskubideak betetzeko. Administrazioaren erantzunkizuna da, beraiek onartu zuten kanpinaren eraikuntza baldintza horietan”. Gainera “duintasunezko eginbidea eta konpromiso morala” zaindu behar dela diote CHAkoek. Hain zuzen, politika araugilea eta lurralde antolakuntzaren inguruan lanean jarraitu behar dela gaineratu dute.

Kaltetu guztiek baina, ez dute kalte-ordainak jaso ahal izateko aukera izango. Esaterako, Antonio Espinosak besoa galdu zuten ezbeharrean eta Espainiako Auzitegi Nazionalak ez zuen kontuta izan eta kalte-ordainik gabe utzi zuten. “Oso gogorra izan da. Idazten irakatsi didate berriz. Ez didate kalte- ordainik emango banaketatik kanpo utzi naute”.

1996. urtean bizitako ezbeharra ahaztezina izan da askorentzat. CHAk kaltetuen eskubideen defentsan azaldu da eta hamargarren urteurrenean ordainketak exijitu ditu, berriro ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.