Kataluniako Generalitateko presidente zela azaroaren 9ko galdeketa antolatu zuenean "desobedientzia eta prebarikazioa" egin zuela iritzita hamar urteko inhabilitazioa eskatu du fiskaltzak Artur Masentzat, eta bederatzina urtekoa Joana Ortega presidenteordearentzat eta Irene Rigau Hezkuntza kontseilariarentzat.
Azaroaren 9an Kataluniako etorkizunari buruz eginiko prozesu parte hartzailean ustez eginiko delituengatik salatu zituzten hirurak. Rigau, ikastetxeetan kontsulta egiteko baimena emateagatik. Desobedientzia eta prebarikazioa egitea, eta funtsak bidegabe erabiltzea leporatu zieten. Mas, Rigau eta Ortega forudunak diren arren, delitua izan dela ondorioztatuz gero, inhabilitatu egin ditzakete.