Erreboltariek AEBetako base bati eraso diote Afganistan ekialdean, baina militarrak ordez, hamar zibil afganistandar hil dituzte.
Iturri ofizialek agertu dutenez, ekialdeko Kunar probintzian gertatu da erasoa, Chawkay barrutian: lehergailuak jaurtiz eraso diote AEBetako Armadari, baina hango herritarren hiru etxe jo dituzte, eta hamar zibil hil dira, tartean umeak.
Eraso hori baino ordu batzuk lehenago ekintzaile suizida batek bonba-auto bat lehertarazi du Kabulgo aireportuan, eta bi soldadu afganistandar hil ditu eta hamar lagun zauritu. Zaurituetatik bost NATOko militarrak dira, bostgarren bat militar afganistandar bat, eta beste lauak zibilak.
Mundua
Hamar zibil hil dituzte Afganistanen AEBetako Armadaren kontrako eraso batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu