Bart Hamas-eko 108 kide atxilotu ditu Palestinako Aginte Nazionalak Gazan. Nablusen, Betleemen, Hebronen eta beste hainbat hiritan egin dituzte atxiloketak. Hainbat atxilotu Hamas-eko tokiko liderrak dira. Azken urteetan Hamas-en kontra eginiko sarekada handienetako bat da.
PANek ukatu egin du atxiloketa politikoak direnik; "Zisjordaniako segurtasuna oztopatzen ez diogu utziko Hamas-i", arrazoitu dituzte atxiloketak. Izan ere, beren ustez, Zisjordanian ekiteko asmoa du Hamas-ek. PAN da indar nagusia bertan.