Ekialde Hurbila

Hamas erakundeko bi ekintzaile hil ditu Israelgo armadak misil bat jaurti eta gero

Hamas taldeko bi kide hil ditu gaur goizean Israelgo armadak Naplusen. HIldakoak Jamis Abu Salem eta Fais a-Sader dira. Israelgo armadak bota duen misilarekin Roi Oren sarjentu israeldarra ere hil da. Hildakoez gain, sei palestinar zauritu dituzte. Israelgo iturriek esan dutenaren arabera, misilak armen gordailu batean erori da, horrek hainbat leherketa eragin ditu eta baita eraikinaren erorketa ere.

2003ko abuztuaren 8a
17:07
Entzun
Israelgo armadak misilez jo duen eraikinean armen laborategirik ez dagoela adierazi du Palestinako Aginte Nazionalak. Hil duten Abu Salem Hamas taldekoa ez dela adierazi du PANek, eta eraikin horretan bizi zen bizilagun soil bat zela gaineratu.

Israelgo armada, helikopteroz lagunduta, Naplusako Yabal al-Askar auzoan sartu da bart goizean, eta kera-deia ezarri dute bertan. Dueikat familiaren lau pisutako eraikina inguratu dute, eta a-Saderri entregatzeko agindua eman diote. Tiro egin diote eraikinari, eta bizilagunei euren etxeetatik ateratzeko eskatu diete. Eraikina hustu ondoren, armada barrura eta inguruko etxeetara sartu da.

Naplusako gobernuko kideak, Mahmud al-Alulek, Israelgo armadak berriro ere bake prozesua arriskuan jarri duela esan du, eta Hamaseko zuzendariek su-etena hautsi egingo dutela mehatxatu dute Gazan. Ekainaren 29an, su-etena hasi zenetik, 17 palestinar hil dituzte.

Lehengo astezkenean, preso dauden 6.000 palestinarretik 334 askatu zituzten. Palestinarrentzat hori etsipen hutsa izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.