munDUA

Hamas eta Al Fatak bien arteko gatazka konpontzeko proposamena sinatu dute

Bakoitzak bere aldetik sinatu dute Egiptok egindako proposamena, Efe berri agentziak jakinarazi duenez.

2009ko urriaren 14a
12:39
Entzun
Palestinako Hamas erakundeak eta Al Fata alderdiak bien arteko gatazka gainditzeko aurrera pausoa eman dute gaur, bakoitzak bere aldetik Egiptok egindako bake proposamena sinatu ostean, Efe berri agentziaren arabera.

Hamaseko eta Al Fatako ordezkariak, beste zenbait alderdi palestinarretako kideekin batera, martxoan hasi ziren biltzen. Batasun nazionaleko gobernua osatzeko oinarriak ezartzea eta Presidentetzarako eta Legebiltzarrerako bozetarako deialdirako ados jartzea ziren negoziazioetako helburu nagusiak. Bost hitzorduren ostean, bozak datorren urtarrilaren 20an egitea hitzartu zuten.

Bi indar politikoen arteko gatazka 2007ko ekainean hasi zen, Gaza kontrolpean hartu zuen orduan Hamasek, aurreko urteko bozetan eremu horretan gehiengo osoa lortu ostean. Israelek setiatuta daukan guneko kontrola hartzearekin batera, Mahmud Abbasen aldeko indarrak kanporatu zituen handik; Abbas, PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidentea izateaz gain, Al Fatako liderra da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.