Egiptoko Gobernua bitartekari dutela Kairon aztertukodute Hamas eta Jihad Islamikoko buruzagiek PANeko ordezkariekin su-etena aldarrikatu edo ez. Egiptoko Atzerri ministro Ahmed Maherrek atzo aurreratu zuenez, Hamasek menia emango duenetz ez dago argi, hainbat baldintza jarri baititu armak isiltzeko; besteak beste, Israelek preso politiko guztiak aske uztea, eta su-etena aldarrikatzekotan, hiru hilabetarako soilik hitzartzea.
Ildo horretatik, bai Hamaseko buruzagiek, bai Jihadekoek, Israelen errepresioak aurrera segitu bitartean ez dituztela armak utziko iragarri dute.
Israelgo 'Haaretz' egunkariak plazaratu duenez, ordea, hiru hilabeteko su-etena aldarrikatzeko erabat prest dago Hamas. Israelgo zerbitzu sekretuek emandako informazioetan oinarritu da 'Haaretz' albiste hori emateko.
Nolanahi ere, Hamas zeingainerako mugimendu palestinarrak gogor astintzen segitzen du azken orduotan Israelek. Gaur goizaldean 240 palestinar inguru atxilotu dituzte soldadu israeldarrek. Horietako gehienak, 130, Herbron hirian hartu dituzte gatibu. Beste 30 Nabulusen atxilotu dituzte, eta, azkenik, 80 ikasle hartu dituzte preso Bizreiteko Unibertsitatean.
Ekialde Hurbila
Hamas menia emateko prest dago Israelgo zerbitzu sekretuen arabera
Israelgo 'Haaretz' egunkariak plazaratu duenez, Hamas mugimendua prest legoke hiru hilabeteko su-etena aldarrikatzeko. Israelgo zerbitzu sekretuetatik jasotako informazioetan oinarritu da 'Haaretz' albiste hori emateko. Mahmouk Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko lehen ministroak menia eskatu die talde armatu palestinar guztiei, eta Hamaseko zein Jihadeko ordezkariak gaur abiatu dira Kairora eskari hori negoziatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu