150 lagun hil dira Okzitaniako Alpeetan izan den hegazkin ezbeharrean. François Hollande Frantziako presidenteak adierazi du litekeena dela alemaniar asko egotea hildakoen artean. Bartzelonako institutu batek baieztatu du hildakoen artean Alemaniako derrigorrezko bigarren hezkuntzako laugarren mailako hamasei ikasle daudela, trukean egun batzuetarako Kataluniara joanak zirenak.
AENAk baieztatu du Espainiako pasaportea duten 42 lagun zihoazela. Oraindik ez dute zehaztu nongoak diren, baina hainbat telefono zenbaki plazaratu dituzte, senideek informazio gehiago izan dezaten.
The toll-free number 0800 11 33 55 77 (900 808 890 from Spain) is available to all the families of the passengers involved for assistance.
— Germanwings (@germanwings) March 24, 2015