MUNDUA

Hamasei lagun hil dira Taiwanen, hegazkin istripu batean

58 lagun zihoazen hegazkinean.

Erreskate lanak eroritako hegazkinean, Taipein. DAVID CHANG / EFE
2015eko otsailaren 4a
09:16
Entzun

TransAsia Airways konpainiakoa zen ezbeharra izan duen abioia, eta Taipein erori da, Jilong ibaira. Jada hamasei lagun dira hildakoak eta 27 zauritutakoak, CNA Taiwango agentziak jakinarazi duenez.

Altuera galtzen ari zela norabidez bat-batean aldatu, eta zubi bat jo du hegazkinak. Oraindik ez dute jakinarazi zer dela-eta erori den.

Gertuko lau erietxetara eraman dituzte zaurituak, eta erreskate lanetan jarraitzen dute larrialdi zerbitzuek. Izan ere, 30 bat lagun leudeke hegazkin barruan oraindik. Abioiaren erdia baino gehiago urpean da, tokiko telebista kateek zabaldutako irudien arabera.

Euskal Herrian 03:00 inguru zirela gertatu da ezbeharra, Taiwanen 11:00 zirela. Txinako 31 turista zihoazela jakinarazi dute, baina ez dute gainerakoen jatorririk zehaztu. Iazko apirilean eraiki zuten hegazkina, Italian eta Frantzian, eta urtarrilaren 26an egin zioten azken azterketa. Aireratu eta gutxira erori da.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.