Palestinako eta Israelgo gobernuak hizketan ari dira, konponbidea lortu nahian, beraiek esaten dutenez, baina Hamas Palestinako erakundeak gaur ohartarazi du ez duela haien balizko akordiorik onartuko, "Palestinako herrialdearekin ez duelako justiziarik egingo eta atzerapauso bezala hartuko delako".
Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidente eta Al Fatako buruak Gobernutik kanpo utzi zuen duela aste batzuk Ismail Hania Hamaseko burkidea; lehen ministroa zen Hania orduan.
"Irizpide nazionalak bazterrean uzteko prest diren pertsonak daude Palestinan", adierazi du Taher al Nounou Hamaseko bozeramaileak.
Mundua
Hamasek Abbasen eta Israelen balizko akordioa baztertu egingo du
"Palestinako herrialdearekin ez du justiziarik egingo eta atzerapauso bezala hartuko da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu