Hamasek boikot egingo die Palestinako udal bozei
JERUSALEM. Palestinako udal hauteskundeei boikot egitera deitu du Hamasek. Ekainaren 17an dituzte egitekoak bozak. Hamasek dio ez duela bozetan parte hartuko Gazak eta Zisjordaniak bitan banatuta jarraitzen duten bitartean. PAN Palestinako Aginte Nazionalak egin du bozetarako deialdia. Palestinarren arteko zatiketa areagotzea egotzi dio Hamasek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu