Hamasek ekintzailea hil zutenen kontra egin du

2011ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
GAZA. Vittorio Arrigoni ekintzaile italiarra bahitu eta hil zuten komandoko ustezko kideen kontrako operazioa egin zuen atzo Hamasek. Nusseirat errefuxiatu guneko etxe batean babestu ziren eta lau orduko operazio baten ostean, horiekin buruak bere buruaz beste egin zuela jakinarazi zuen Barne Ministerioak. Aurretik taldekideei granadak jaurti zizkiela zehaztu zuen ere. Al Jihad al Tauhid taldeak hartu zuen bere gain ekintzailearen hilketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.