Al-Fatah eta Hamas alderdi palestinarrak Gazan bilduko dira datozen egunetan, bi aldeek Kairon lortu zuten akordioaren inguruan eztabaidatzeko. Hala jakinarazi du gaur Maan berri agentziak, Kairoko hitzarmenean izan ziren lagunen iturriak aipatuta.
Bi aldeetako ordezkariekin batera, beste hainbat alderdi eta erakundetako bozeramaileak ere izango dira bileran.
Azzam al-Ahmad Al-Fataheko bozeramaileetako batek gaur azaldu du "berehala" elkarrizketak hasiko dituztela gobernu berri bat sortzeko.
Al-Fatah eta Hamas Palestinako erakundeek adiskidetzerako akordioa sinatu zuten, Egipton. Batasun nazionalerako akordio oinarria ere sinatu zuten, baina martxo amaieran PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidente Mahmud Abbasek ohartarazi zuen akordioa "izoztuta" zegoela. Batasun gobernua Abbasek gidatzea hitzartu zuten.