Ekialde Hurbila

Hamasekin harreman guztiak etetea erabaki du Al Fatak

2007ko ekainaren 19a
16:29
Entzun
Al Fatako Batzorde Nagusiak Hamasekin harreman eta lotura guztiak erabat etetea erabaki du gaur Ramalan egin duen bileran. Horrenbestez, egunotan elkarren arteko liskar handitan dabiltzan Palestinako bi indar politiko nagusien arteko elkarrizketa guztiak bertan behera geratu dira. "Hamasekin inolako harreman, elkarrizketa edo bilerarik ez izatea erabaki du gaur Al Fatako Batzorde Nagusiak, [talde horrek] Gazan eman duen kolpe militarra bertan behera uzten duen arte eta egoera normaltasunera iristeraino lehengoratu bitartean", esan du Azam Al-Ahmad Batzorde Nagusiko buruzagietako batek. "Al Fatak ez du Hamasekin inolako harremanik", azpimarratu du.

Palestinako bi indar nagusien arteko harreman zailak guztiz gaiztotu ziren joan den astean, eta bien arteko liskarrak lehertu ziren. Hamasek kontrolpean hartu du Gaza, eta Al Fatak, berriz, Hamas kanpora utzita eratu du PAN Palestinako Aginte Nazionaleko gobernua Zisjordanian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.