Mundua

Hamaseko 30 buruzagitik gora atxilotu ditu Israelek

PAN Palestinako Aginte Nazionaleko Hezkuntza ministroa da atxilotuetako bat, eta hiru legebiltzarkide eta bost alkate ere atzeman dituzte.

2007ko maiatzaren 24a
13:32
Entzun
Hamasen kontrako sarekada handia egin du bart Israelgo Armadak Zisjordanian: 33 buruzagi atxilotu ditu, besteak beste, Nasser al-Shaer Hezkuntza ministroa, hiru legebiltzarkide eta bost alkate. Halaber, Abdel Raman Zeidan ministro ohia atxilotu dute.

Hamaseko buruzagiek "Israelen kontrako kohete bidezko erasoak" babesten dituelako egin dutela sarekada argudiatu du Armadak. Egunotan ekintzaile palestinarren kohete jaurtiketak ugarit direla eta, haien kontrako neurriak zorrozteko agindu du Ehud Olmert lehen ministroaren gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.