Tzahi Hanegbi Israelgo Gobernuko Barne Segurtasun ministroak agertu duenez, Hamaseko buruak "garbitzeko" politikarekin aurrera segituko dute. "Defentsibatik ofentsibara igaro gara, eta bataila honetan, Hamaseko zuzendaritzako kide guztiak jomuga zilegizkoak dira", esan du.
Palestinako lurraldeetan, berriz, dolu eguna dute gaurkoa, eta milaka dira Jassin xekeari omen egiteko ekitaldietan eta haren heriotza salatzeko ekintzetan parte hartzen ari diren herritarrak. Atzo bost palestinar hil ziren Gazan eta Zisjordanian Israelgo Segurtasun Indarrekin izandako liskarretan.
Ekialde Hurbila
Hamaseko buruak hiltzen segituko duela iragarri du Israelek
Hamaseko buru Ahmed Jassinen hilketak Ekialde Hurbilean ez ezik, nazioarte osoan astinaldi handia eragin duen arren —astinaldiaz gain, gaitzespen zabala jaso du—, Hamaseko buruzagiak hiltzen segitzeko asmoa agertu du Israelgo Gobernuak. "Defentsibatik ofentsibara" igaro direla iragarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu