Hamaseko buruak eskari hau egin aurretik, Ehud Olmert Israelgo jarduneko lehen ministroak zergen bidez eta mugetan sortzen diren tranferentziak eteteko agindua eman du.
Israel eta PANen harreman ekonomikoak 1993ko Osloko Akordioan biltzen dira. Horien arabera Israelek langile palestinarrengandik eskuratzen dituen zergak eta muga zergen bidez biltzen dituenak bidali behar dizkio Israelek Palestinako Aginte Nazionalari.
Datozen egunetan 36,6 milioi euro eman behar dizkio Israelgo Finantza Ministerioak PANi. Baina Haaretz egunkariak aipatutako iturri ofizial baten arabera "diruaren transferentzia ez da aste honetan egingo, baina bai agian beranduago".
Nazioartearen erabakia
Gaur arratsaldean Londresen bilduko da gaur Errusia, AEB Ameriketako Estatu Batuak, EBk eta NBE Nazio Batuen Erakundeak osatutako Laukotea. Palestinako gobernuarekin izango duten harremana modu bateratuan ezartzea izango da helburu nagusia. Besteak beste, Condoleezza Rice AEBetako estatu idazkaria eta Javier Solana EBko Atzerri Politika eta Segurtasunerako goi arduraduna izango dira bileran.
Ekialde Hurbila
Hamaseko buruak PANentzako diru laguntzak mantentzeko eskatu dio Europako Batasunari
Ismail Hanie Hamas Erresistentzia Islamikorako Mugimenduko buruak PAN Palestinako Aginte Nazionalarentzako diru laguntzak ez eteteko eskatu dio EB Europako Batasunari. "Funts horiek soldatetan, egueroko beharretan eta azpiegituretan inbertituko ditugu", ziurtatu du Ismail Haniek. Izan ere, Ehud Olmert Israelgo jarduneko lehen ministroak PANi egin beharreko transferentziak eteteko agindua eman du gaur. Bestalde, arratsaldean bilduko dira Londresen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu