Hamas Palestinako erakundeko ordezkariak Kairon daude, Egiptoko Gobernuko arduradunekin bilduta, herrialde honek Frantziarekin batera aste honetan Gazarako (Palestina) egindako proposamena aztertzen. Egiptoko segurtasun arloko iturriek eman dute bileraren berri, eta Hamaseko kideak atzo joan ziren hara.
Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidentea ere izan da Egiptoko Gobernuarekin batzartuta; gaur goizean, hain zuzen, Hosnik Mubarak presidentearekin.
Atzo Nazio Batuen Erakundeen (NBE) Segurtasun Kontseiluak Gazarako su-eten ebazpena onartu zuen, baina Israelek eta Hamasek baztertu egin zuten.
Elkarrizketari ekin behar zaiola dio NBEk, eta Gazak bizi duen blokeoa bukatu egin behar dela. Bi parteek -Israelek eta Hamasek- su-etena eman beharko lukete, planaren arabera, Israelek Gazatik irten beharko luke, eta hemengo muga ireki egin beharko litzateke, bertako palestinarrek oinarrizko laguntza jaso dezaten. Horretaz gain, Israeli eta palestinarrei gonbitea egin diete "premiazko bilera egiteko".
Israel abenduaren 27tik erasoan da han eta, azken datuen arabera, 800 lagunetik gora hil ditu -gaur bertan, kasu, familia bereko zortzi kide- eta 3.300 bat zauritu -horietatik 375 oso larri daude-. Hamasek Israelera koheteak botatzen zituelako hasi zen erasoan hau. Israelen aldetik, hamabost soldadu hil dira. Abenduaren erdian bukatu zuten biek urte erdiko su-etena.
Hamasek gaur jakinarazi du kohete batek Israelgo armadaren aire egoitza bat jo duela, Tel Aviv-en.
MunDUA
Hamaseko ordezkariak Egipton daude, honen su-eten plana aztertzen
Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidentea ere izan da han gaur, Hosnik Mubarak presidentearekin. Israeleko palestinarra hiltzen segitzen du; gaur, kasu, familia bereko zortzi kide.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu