Hauek dira Isra al-Modallalek esandakoetako batzuk:
"Oro har, nazioarteko hedabideek israelgo narratibaren eragina daukate. Nire helburua da Palestinako gatazka justizia globalaren testuinguruan jartzea."
"Zisjordaniak eta Gazak Israelgo okupazioaren bi alde islatzen dituzte, baina herri bera gara. Halere, bi gobernuak banandu egin zirenetik, bi gizarteak ere aldendu egin dira."
"Egiptoko aferak ez dira gureak. Ez du zentzurik jihadistak eta armak tuneletatik pasatzen direla esateak."
"Nire ustez, bai Anaia Musulmanek, baita militarrek ere, politikoki erabili egin gaituzte."